XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OGASUN ETA FINANTZA SAILA IRAGARPENA, Kontratazio Batzorde Nagusiarena, Bilboko Txurdinagako FP1 eta FP2-ren hirigintzako bukatze obren esleipenari publizitatea emanez (K.B.N. 76/89 espd.).

Euskal Autonomi Elkarteko 1984.erako Aurrekontu Nagusiak finkatzen zituen Abenduaren 20ko 30/1983 Legez aldatutako Estatuaren Kontratuei buruzko Legeak dio, bere 38. Atalean, kontratu esleipenak, horretarako erabilitako prozedura dena dela, E.H.A.A.-n argitaratu beharra izango duela, 25.000.000 pezetatik beherako diru kopurua dutenak, betekizun horretatik salbu gelditzen direlarik.

Ildo horretatik, Hezkuntza Administraziorako Sailburuorde Jn. T. A.-k, 1989.eko maiatzaren 22an, honako hau erabaki zuen: Bilboko Txurdinagako FP1 eta FP2-ren hirigintzako bukatze obrak gauzatzeko kontratua PROYECTOS Y CONSTRUCCIONES ALBATROS, S.A. enpresari, 77.700.000 pezetatan esleitzea.

Lehiaketa, Kontratapen Zuzenaren prozeduraz, egunkarietan 1989.eko martxoaren 26an argitaratutako iragarkiaren bidez gauzatu zen.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen aurka, hori doakienek eta bidezko jotzen badute, Kontentzioso Administraziora jo aurretiko birrazterpen errekurtsoa tartejarri ahal izango dute erabakia eman zuen organuaren aurrean, iragarpen hau publikatua izan dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epe baten barruan.

Birraztertze errekurtsoan ebazpen espresoa eman eta ezezkoa baledi, Kontentzioso Administraziozko errekurtsoa egin ahal izango litzateke, birraztertze errekurtsoaren jakinerazpen egunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Birraztertze errekurtsoan ebazpen espresorik ematen ez bada, Kontentzioso Administraziozko errekurtso hori aurkeztu ahal izango da, birraztertze errekurtsoa egin dadineko egunaren biharamonetik hasi eta urtebeteko epearen barruan.

Kontentzioso Administraziozko errekurtsoa, Bilboko Lurralde Entzutegiko Kontentzioso Administraziorako Salaren aurrean aurkeztu beharko da.

Gasteiz, 1989.eko maiatzak 31. Ondare eta Kontratazio Sailburuordea, VICTOR BRAVO DURAN.